Itxi

Inflazioa

Prezioek gora egin dute EAEn, eta hamarren bat jaitsi dira Nafarroan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Maiatzeko datuekin alderatuz, prezioak % 0,3 igo dira Euskadin. Estatuko datuei dagokienez, prezioak % 0,1 garestitu dira urtebetean.

Euskal Autonomia Erkidegoan, inflazioaren urtebeteko tasak % 0,2 egin du gora ekainean, argindarraren eta elikagaien prezioen igoeren eraginez. Maiatzeko datuekin alderatuz, prezioak % 0,3 garestitu dira Euskadin. Nafarroan, berriz, Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) % 0,1 egin du behera urtebetean, eta prezioek hiru hamarren egin dute gora azken hilabetean.

Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldu dituen datuen arabera, urtebeteko datua bi hamarren igo da EAEn. Prezioek % 0,7 egin dute gora EAEn urteko lehen seihilekoan, eta % 0,9, Estatuan.

Jantziak eta Oinetakoak (% 1,5) eta Garraioak (% 0,1) izan dira ekainean behera egin duten alorretako bi. Elikagaiek eta edari alkoholgabeek, berriz, gora egin dute urteko seigarren hilabetean (% 0,7).

Estatuko datuei dagokienez, prezioak % 0,1 garestitu dira iazko ekaineko datuekin alderatuz. Azken hamaika hilabeteetan ez da gorakadarik izan KPIan.