GREZIAKO KRISIALDIA
Greziari 7.000 milioi euroko zubi-kreditua ematea proposatu du EBk
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Europako Batzordeak (EB) Greziari 7.000 milioi euroko berehalako zubi-kreditua emateko proposamena zabaldu. Hiru hilabeterako izango litzateke gehienez, eta hainbat baldintza ditu.
Europako exekutiboak adierazi du programa horrek zubi-finantzazioa emango diola Greziari, premiazko finantza-betebeharrei aurre egin diezaion, Finantza Egonkortzeko Mekanismo Europarretik (FEME) diru-laguntza jasotzen hasten den arte.
FEME programan Europar Batasuneko kide guztiek parte hartzen dute. Portugal eta Irlandako erreskateetan ere erabili zen mekanismoa da, eta harengana jo daiteke "Gobernuen kontrolpetik kanpo dauden ohiz kanpoko egoerak ematen direnean", Greziaren egoera, kasu.
EBko presidenteorde Valdis Domborvskisek azaldu du Europar Batasuna osatzen duten hogeita zortzi Estatuei dagokiela proposatutako onartzea.
Europar Batasunak, hogeita zortzi kideei egin dien proposamenean, Greziak zubi-finantzazio hori behar duela azpimarratu du, programa berria martxan haste denera arte, bai euroguneko osotasuna eta finantza-egonkortasuna babesteko, bai dituen betebeharrak ordaindu gabe ez uzteko.
EBk Greziari eman beharreko laguntzak hainbat baldintza dakartza berekin, besteak beste, gaur bertan onartzea programan aipatzen diren neurriak, erreforma horiek abiaraztea ahalbidetuko duten "zalantzari gabeko urratsak".