Bategitea R Cablerekin
Euskaltelek hartutako erabakia zuzena izan daitekeela uste du Tapiak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal konpainiak R Cable galiziarra 1.155 milioi euroren truke erosteko aurreakordioa sinatu du. Sailburuaren hitzetan, bategiteari esker, operadore handiekin lehiatzeko aukera izango du Euskaltelek.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren hitzetan, Euskaltel euskal konpainiak R Cable galiziarra erosteko erabakia "zuzena" izan daiteke. Ildo horretan, bategiteak operadore handiekin lehiatzeko aukera eskainiko diola gaineratu du.
Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan esan du "lehia ikuspegitik begiratuta", tamaina hartzea erabaki zuzena izan daitekeela.
"Beste kontu bat izango da etorkizunean zer inbertsio egingo diren, nolako erabakiak hartzen diren eta aliantzak eta erosketak zertan gelditzen diren", gaineratu du.
, gaineratu du.