Eustat
EAEko industria-jarduera %5,6 gehitu da ekainean
Agentziak | Erredakzioa
Industria Produkzioaren Indizearen urtebeteko tasaren eboluzioa positiboa izan da ekainean. Bizkaian %9 igo da, %3,7 Gipuzkoan eta €2,8 Araban
Your browser doesn’t support HTML5 video
EAEko industria-jarduera %5,6 igo da iazko ekainarekin alderatuta eta 2015. urteko lehen seihilekoan %3,1eko igoera izan du. Aurtengo maiatzeko datuekin konparatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko industria produkzioa %0,3 jaitsi da, Eustatek jakitera eman duenez.
2015eko ekaineko indizearen bilakaerak, 2014koaren aldean, aldakuntza positiboak izan ditu industriaren lau sektore handietan. Kontsumo-ondasunak %5,4 gehitu dira guztira; Kontsumo-ondasun iraunkorrak %+30,8, ez-iraunkorrak %-2,8. Ekipo-ondasunak %11,1 gehitu, Energia %1,9, Bitarteko ondasunak %4,2.
Hilabete artekoa, 2015eko ekaina maiatzaren aldean, positiboa izan da Ekipo-ondasunetarako (%0,6) eta Bitarteko ondasunetarako (%0,2). Kontsumo-ondasunak %3,1 jaitsi dira guztira Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek (%-5,0) izandako jaitsieragatik eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %2,0 gehitu dira. Energia %0,7 jaitsi da.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen arteko hazkundeak 2015eko ekainean, urte artean, honakoak izan dira: Garraio materialean %11,8; Makineria eta ekipoan %8,7; Zurgintza, paper eta arte grafikoetan %6,6. Urte arteko jaitsierak, honakoak izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %-2,1; Kautxu eta plastikoak, %0,0.
Industri Produkzioaren Indizearen ekaineko urte arteko bilakaera positiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban %2,8 gehitu da, Gipuzkoan %3,7 eta Bizkaian %9,0. Hilabete artean, 2015eko maiatzaren aldean, Araban %2,2 jaitsi da, Bizkaian %0,6ko jaitsiera izan du, eta Gipuzkoan %1,1 gehitu da.