Itxi

Auzitegi Nazionala

Banca Civica auzia bigarren aldiz artxibatu du Velasco epaileak

Agentziak | Erredakzioa

“Espainiako Bankuaren adituek aurkeztutako txostenek” 2014ko ekainean plazaratutako ebazpena “indargabetzen” ez dutela zehaztu du magistratuak.

Banca Civica auzia bigarren aldiz artxibatu du Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak. Bat-egitean eta burtsaren estreinakoan ustez izandako irregulartasunak ikertzen ari ziren auzian, baina Espainiako Bankuaren txosten berriak berriro baztertu ditu.

“Espainiako Bankuaren adituek aurkeztutako lehen eta bigarren txostenek” 2014ko ekainean plazaratutako ebazpena “indargabetzen” ez dutela zehaztu du magistratuak autoan. Iragan ekainean UPyDren eta Kontuz elkartearen salaketak aurrenekoz artxibatu zituen epaileak.

Hala ere, Auzitegi Nazionaleko Gai Penaletarako Aretoak auzia berriro zabaltzeko agindua eman zuen. Bat-egitearen eta burtsaren estreinakoaren instrukzioa “amaitu gabe” zegoela erabaki zuen ANk, epaitegian erabaki bat hartzeko dokumentazioa falta zelako.

Irregulartasunik ez

Horregatik, bat-egitea baino lehen Nafarroako Kutxak egindako zenbait operazioen inguruko informazioa eskatu zion ANk Caixabanki. Espainiako Bankuaren adituek dokumentazioa aztertu eta 2010etik 2011ra Nafarroako Kutxako kudeatzaileei emandako maileguetan irregulartasunik izan ez zela ondorioztatu zuten.

Dagoeneko 2014ko ekainean aurkeztutako lehen txostenean, Banca Civicaren bat-egite eta burtsaren estreinakoan araudiaren urraketarik izan ez zela azaldu zuten bi ikuskatzaileek, ezta CaixaBankek ondoren xurgatu zuenean ere.

Bigarren txostena aztertu ondoren, bere erabakia berretsi du magistratuak auto berrian. Hau da, sozietate delitu, faltsutze, gauzen prezioa aldatzeko azpikeria eta informazio faltsurik eman ez zela berretsi du Velasco epaileak.

lasco epaileak.

Albisteak (1)