Itxi

2012ko aparteko soldata

Nafarroak 2015ean ordainduko du aparteko soldataren % 25

Agentziak | Erredakzioa

Bueltatzeko falta den bestea, % 50, 2016an ordainduko dutela iragarri du Ana Ollo foru gobernuko bozeramaileak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Krisi ekonomikoagatik 2012an funtzionarioei kendu zieten aparteko soldata berreskuratuko dute nafarrek aurki. Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, soldata horren % 25 2015ean itzuliko die, eta gainerakoa, 2016an.

Hala iragarri du, gobernu bileraren ondotik, Ana Ollo foru exekutiboaren bozeramaileak. Ollok ez du zehaztu noiz ordainduko dute heren hori; "baliteke abenduan", iradoki du.

Azaldu duenez, datozen asteetan argituko dute. Izan ere,  aparteko sari hori itzultzeak suposatzen duen dirutza kalkulatzeke du oraindik Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.

2012ko aparteko soldataren beste erdia "urtarrilaren lehen egunetan" ordainduko diete nafar funtzionarioei, Ollok iragarri duenez.

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)