Itxi

AHT

'Euskal Y'-aren muntaketa zentrora 17 milioi euro bideratuko dituzte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gasteizen eraikiko dute muntaketa zentroa, Arratzua-Ubarrundia eta Legutio arteko zatitik gertu; muntaketarako gunea eta materiala batzeko biltegia izango ditu.

AHT

Adifeko Administrazio Kontseiluak gaur onartutakoaren arabera, Espainiako Gobernuak 17 milioi euro bideratuko ditu Euskal Y-aren muntaketa zentroa egitera. 12 hilabeteko epean egin beharko da zentroa, Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak jakitera eman duenez.

Gasteizen eraikiko dute muntaketa zentroa, Arratzua-Ubarrundia eta Legutio arteko zatitik gertu, eta abiadura handiko trena muntatzeko gunea eta materiala batzeko biltegia izango ditu. Hamar hektareako eremua hartuko du.

Trenbidea eraikitzeko materiala bertatik aterako da, eta lotura zuzena izango du Adifek materiala garraiatzeko Jundiz industrialdean duen gunearekin. Besteak beste, kamioien sartu-irtenerako bide bereziak eraikiko dira zentro horretan.

Albisteak (3)