Inaugurazioa
Mercadonak supermerkatu bat inauguratuko du ostegun honetan, Basaurin
AGENTZIAK
Bizkaian izango duen bigarren supermerkatua izango da, Barakaldon irekitakoaren ostean.
Mercadonak supermerkatu bat inauguratuko du ostegun honetan Basaurin. Bizkaian izango duen bigarrena da, urriaren 22an Barakaldon zabaldutakoaren ostean.
Establezimendu berriak 40 langile inguru izango ditu, eta soldata 1.270 eurokoa izango da.
Konpainiak azaldu duenez, martxotik urrira 65.200 kilo patata arabar erosi dizkio Udapa S. Coop. hornitzaileari, eta areagotu egin du Bizkaiko eta Gipuzkoako portuetan erositako arrain kopurua.
2014an, Mercadonak 252 milioi euroko erosketak egin zituen euskal hornitzaileekin, eta 15 milioi euroko inbertsioak egin zituen EAEn.
Mercadonak lau supermerkatu ditu dagoeneko Euskadin: hiru, Gasteizen; eta bat, Barakaldon.
Gainera, Basaurikoaz gain, beste bi supermerkatu ireki asmo du aurten, biak Arabako hiriburuan. Lehenengoa abenduaren 3an zabalduko dute, Coronaciones auzoan, eta, bigarrena, abenduaren 15ean, Lakuan.
Halaber, konpainia logistika zentro bat eraikitzen ari da Jundizen, penintsulako iparraldeko supermerkatuak hornitzeko. 50 milioi euroko inbertsioa egin dute zeregin horretarako.