Itxi

Burtsak

Txinako galerek Europako burtsen beherakada eragin dute, berriro

Agentziak | Erredakzioa

Galera handiekin hasi dute eguna Espainiako Burtsak eta Europako merkatu nagusienek.

EFE.

Espainiako Burtsak 9.000 puntuko mailari ezin izan dio eutsi gaurko saioan. Ireki orduko, % 2 egin du behera burtsa espainiarrak, batez ere, Txinako merkatuaren erortzeak eta petrolioaren beherakadak eraginda. Txinako burtsak zabaldu eta minutu gutxira itxi dira, berriro, % 7ko  jaitsiera jasota.

Espainiakoan ez ezik, Europako hiri nagusienetako burtsetan ere galera nabarmenekin hasi dute eguna; Milangoa % 1,63 jaitsi da, Pariskoa % 2,28 eta Frankfurtekoa  % 2,71.

Astelehenekoa baino datu okerragoekin esnatu da gaur Txinako merkatua. Orduan ere, ordua baino lehen itxi behar izan zituzten burtsak herrialde hartan, Shangaiko burtsak % 6,85ko eta Shenzhengoak % 8,16ko galerak izan ondoren.

Txinako Balioen Merkatuaren Batzordeak goizean iragarri dituen hainbat neurrik eragin dute burtsek behera egitea; besteak beste, akziodun handiek akzioak saltzeko muga berriak ezarri dituzte. Erabaki horrek berehalako eragina izan du Europan.

zan du Europan.zan du Europan.

Albisteak (1)