Itxi

EUSTAT

Langabezia tasa bi puntu jaitsi da EAEn, % 14,5era

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Eustatek gaur kaleratutako datuen arabera, 2015eko azken hiruhilekoan bi puntu egin zuen behera langabeziak, eta epe horretan, 4.300 pertsona gehiago zeuden lanean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Langabezia-tasak bi puntu egin zuen behera Euskal Autonomia Erkidegoan 2015eko azken hiruhilekoan, % 14,5era jaitsi baitzen. Horrela, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (% 14,7), bi hamarren jaitsi da langabeen kopurua, Eustat Euskal Estatistika Institutuak emandako datuen arabera.

Orotara, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian 889.900 pertsona zeuden lanean iazko azken hiruhilekoan, aurrekoan baino 4.300 gehiago. Lanean ari den eta langabezian dagoen herritar multzoaren bilakaerari erreparatuta, Eustaten arabera, jarduera-tasa % 57,4koa zen hiruhileko horretan, aurrekoan baino bi hamarren gehiago.

Emakumeei eragin die gehien okupazio-handitze horrek, aurreko hiruhilekoan baino 2.300 emakume gehiago eta 1.900 gizonezko gehiago zenbatu baitituzte Gizarte Segurantzan izena emanda.

Datu hori lurraldez lurralde aztertuta, 2.700 langile gehiago zenbatu dituzte Bizkaian, 1.000 langile gehiago Araban, eta 500 gehiago Gipuzkoan.

Alor guztietan egin du behera langabeziak, eraikuntzan izan ezik. 3.000 langile gehiago zenbatu dituzte zerbitzuen sektorean, 1.200 gehiago industrian eta 400 gehiago lehen sektorean. Eraikuntzan, berriz, 200 langile gutxiago zenbatu dituzte.

Eurostatek, EBko Estatistika Bulegoak, zabaldu berri dituen datuen arabera, % 9,1ekoa zen Europar Batasuneko langabezia-tasa iazko azaroan, eta % 21,4koa, berriz, Espainiakoa.

Albisteak (3)

Bideoak (1)