KPI
Prezioek behera egin dute berriro urtarrilean
Agentziak | Erredakzioa
% 0,3 jaitsi da urte arteko tasa, batez ere argindarraren merkatzeak eraginda.
Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eremu negatibora bueltatu da urtarrilean, urte arteko tasa % - 0,3an geratu da, Espainiako Estatistika Institutuak gaur aurreratutako datuen arabera.
Batez ere argindarraren merkatzeak eragin du beherakada, Institutuaren esanetan.
Aurreko hilabetearekin alderatuta, % 1,9 jaitsi da tasa, urtarrileko merkealdiaren eraginez ziurrena.
Datuok ez dira behin betikoak, otsailaren 12an baieztatuko ditu Estatistika Institutuak. Tasa berretsita, 2015eko ia hilabete guztietan lege izan dena gertatuko litzateke 2016ko lehen hil honetan: prezioen merkatzea (iaz ekainean eta uztailean bakarrik igo zen KPIa, % 0,1, bi kasuetan)
KPI armonizatuari dagokionez, % 0,4 jaitsi da urtarrilean iazko hilabete berarekin eta % 2,5 aurreko hilabetearekin alderatuta.