ARCELOR SESTAO
Rementeria: 'Europak dumpingaren aurka egin beharko luke'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Bizkaiko ahaldun nagusiak aurreratu duenez, automozio eta energia sektoreen arteko aliantza berri bat aurkeztuko dute datorren astean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak esan duenez, "guztiz bidegabea litzateke Europak eta Espainiak Sestaoko Arcelor planta erortzen uztea, enpresa modernoa eta bideragarria delako".
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Rementeriak nabarmendu du Sestoko lantegiak, "azken urteotan egindako berrikuntza prozesuei esker", altzairua "modu jasangarrian" ekoizten duela.
Hori dela eta, ahaldun nagusiak Europan jarri du begirada: "Gai honetan Europak ezin du lo egon eta dumpingaren aurkako neurriak hartu behar ditu". Ildo horretan, Parisko goi-bileran hartutako neurriak betetzen eta C02a isurtzen ez duten enpresen balioa kontuan hartzeko eskatu du.
Espainiak ere ezin duela afera honetatik kanpo geratu adierazi du, Espainian energiaren prezioa beste herrialde askotan baino garestiagoa delako. "ACBrentzat Espainian energiaren kostua Alemanian baino % 38 garestiagoa da", gehitu du.
Arcelor Sestao bezalako "enpresa garrantzitsuen" alde egin behar du euskal administrazioak, Rementeriaren iritzian, eta Espainiak ere hori egin beharko luke. "Arazoa da inork ez dituela erabakiak hartzen", esan du.
Sestaoko plantaren geldialdia behin betikoa ez izatea espero du Bizkaiko ahaldun nagusiak: "Oraingoz, geldirik dago, ez du ekoizten, baina zuzendaritzari plantaren mantenu lanak egiteko exijitu behar zaio, bihar bertan ekoizten hasteko moduan egon dadin".
Diru-bilketa
Finantzen Euskal Kontseilua bihar egitekoa den bilerari buruz galdetuta, Rementeriak jakinarazi du petrolioaren prezioak "eragin zuzena" izango duela lurraldearen diru-bilketan.
Dena dela, Foru Aldundiak ez duela murrizketarik aurreikusten , oraingoz, esan du. Urteko lehen hiruhilekoko diru-bilketaren datuen zain daudela jakinarazi du, erabakiak hartzeko.
Bizkaiko ahaldun nagusiak aurreratu duenez, automozio eta energia sektoreen arteko aliantza berri bat aurkeztuko dute datorren astean.
atorren astean.atorren astean.