Itxi

KONTSUMOKO PREZIOEN INDIZEA

EAE izan da prezioek urtarrilean gora egin duten erkidego bakarra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Estatistika Institutu Nazionalak eman dituen datuen arabera, % 0,1 egin zuen gora urtarrilean Kontsumoko Prezioen Indizeak EAEn. Espainian, berriz, % 0,3 jaitsi zen.

Urte arteko inflazio tasa % 0,1 hazi zen urtarrilean Euskal Autonomia Erkidegoan,  iazko datuekin alderatuta. Modu horretan, kontsumoko prezioen indize positiboa utzi zuen erkidego bakarra izan zen EAE aurreko hilabetean. 2015eko datuei erreparatuta, berriz, prezioak % 2,0 jaitsi ziren.

Estatistika Institutu Nazionalak urtarrileko KPIaren datuak kaleratu ditu gaur. Datuon  arabera,  Espainian kontsumoko prezioen indizeak % 0,3 egin zuen behera urtarrilean,  2015ean epe horretako jasotako datuekin alderatuta.  Prezioek ez gora ez behera itxi zuten 2015 urtea, baina 2016a beheranzko joerarekin hasi dute.

Etxebizitzaren alorrak, argindarraren prezioen beherakadaren ondorioz, izandako jaitsierak eragin du Estatuko KPIak behera egitea, batez ere. 

Abenduko datuekin alderatuta, bestalde, % 1,9 jaitsi ziren prezioak. KPI harmonizatuaren (Euroguneko prezioen joera aztertzen duen adierazlea) urte arteko tasak ere behera egin zuen iaz, % 0,4.

Albisteak (4)