Itxi

Familia eta lana

Gasteizko Udalak 4 astera igoko die aitatasun baimena funtzionarioei

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Halaber, adingabeak zaintzeko lanaldi murrizketa hartzeko aukera zabalduko diete langileei, zehazki, adingabeek 16 urte bete arte.

Artxiboko irudia: EiTB

Gasteizko Udalak aitatasun baimena lau astera igo eta adingabeak zaintzeko lanaldi murrizketa hartzeko aukera zabalduko die udal funtzionarioei, zehazki, adingabeak 16 urte bete arte.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak prentsaurrekoan azaldu duenez, aipaturiko neurri horiek Genero Berdintasuna Enplegu Publikoaren alorrean aplikatzeko Gasteizko Udal Gobernuak ostiralean onartutako egitasmoan dauden jasota. Planak bi urteko iraupena izango du, hots, 2016tik 2018ra.

Berdintasun Planak zehazten duenez, emakumeen enplegu publikoko lanpostuetarako sarbidea bultzatuko du Udalak Lan Eskaintza Publikoen eta enplegu eta formakuntza programen bitartez.

Halaber, emakume gutxi dauden lanpostuetan emakumeen presentzia bultzatuko du Udalak, bereziki, agindu postuetan. Aldi berean, berdintasun gaiak gehituko ditu hautaketa prozesuetan, eta etorkizuneko lan deialdi publikoetako oinarrietan hautaketa prozesuetan egon daitezkeen haurdunaldiak eta erditzeak kontuan hartuko ditu.

Planaren arabera, emakumeen eta gizonezkoen soldaten arteko aldeari buruzko ikerketa bat egingo du Udalak, eta lan osasunaren alorrean hainbat neurri hartuko ditu; esaterako, haurdun dauden emakumeentzat arriskua ekar dezaketen egoerak eragotziz.

Udal langileei buruz Gasteizko Udalak egindako ikerketa bat izan dute oinarri, ostiralean onartutako Berdintasun Plana egiterakoan. Halaber, Udalak 26.000 euro bideratuko ditu egitasmoa garatzeko.

Albisteak (1)