INE
Industria produkzioak % 0,7 egin du gora urtarrilean
AGENTZIAK | ERREAKZIOA
Urtarrileko gorakada aurreko bi hilabeteotakoa baino apalagoa izan da, baina goranzko joerari eutsi dio industriak hirugarren hilabetez jarraian Estatu espainiarrean.
Industria Produkzio Orokorraren Indizea % 0,7 hazi da Espainiako Estatuan, urtarrilean, iaz epe berean jasotako datuekin alderatuta.
INE Estatistika Institutu Nazionalak jakitera eman duenez, urtarrileko gorakada aurreko bi hilabeteotakoa baino apalagoa izan da, baina goranzko joerari eutsi dio industriak hirugarren hilabetez jarraian.
2015eko azaroan % 6,1 egin zuen gora industria produkzioak, eta % 3,5 abenduan.