SEA-ren barometroa
Arabako enpresen % 76k lanpostuak mantentzea espero dute
Agentziak | Erredakzioa
Gainera, datozen hilabeteetan inbertsioak mantendu edo areagotzea espero dute Arabako konpainien % 90ek. Bestalde, lantegien % 43k merkatuaren susperraldi txiki edo handi bat espero dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Datozen hilabeteetan inbertsioak mantendu edo areagotzea espero dute Arabako enpresen % 90ek. Konpainien % 76 langile kopurua mantentzea espero dute. Bestalde, lantegien % 43k merkatuaren susperraldi txiki edo handi bat espero dute.
Hala, lau enpresatik hiruk lanpostuak mantentzea espero dute, % 18k langile gehiago kontratatzea eta % 6k beharginak kaleratzea.
Arabako Enpresariek (SEA) barometroa egin zuten urtarrilean, eta gaur aurkeztu dute Juan Ugarte patronalaren idazkari nagusiak eta Aitor Otaola erakundeko zuzendariaren ondokoak.
Arabako enpresen % 53rentzat emaitzak 2015ean 2014koak baino hobeak izan direla baieztatu du txostenak. Guztira, 300 konpainiari inkesta egin diete.
Hobekuntza handiena metalaren sektorean gertatu zen, % 36tik % 54ra pasa zelako, eta zerbitzuen sektorean, % 42tik % 59ra.
Eraikuntzak krisian jarraitzen du
Alderdi negatiboan, enpresen % 18k 2014an baino emaitza eskasagoak bildu zituzten 2015ean, batez ere eraikuntza sektorean. Sektore horretako konpainien % 36k 2014an baino emaitza txarragoak erdietsi zituzten iaz.
Datozen hilabeteei begira, euren merkatuak atzeraldian jarraituko duela uste dute Arabako enpresen % 16k, eraikuntza sektorean batez ere. Horrela, eraikuntza enpresen erdiak atzeraldian jarraitzea aurreikusi dute.
Finantziazioa
Arabako konpainien % 60k ez dute finantziazio arazorik, batez ere ardo, kimika eta metalaren sektoreetan. Enpresen % 10ak soilik inbertsioak finantzatzeko arazoak dituzte.
Juan Ugarte SEAko idazkari nagusiaren hitzetan, “Araba haztena ari da, baina astiro”; izan ere, ekonomia ez da nahi bezala “suspertzen”.
a “suspertzen”.