Itxi

Altzairua

Arcelor Mittalek baztertu egin du Sestaoko ACB asteburuz irekitzea

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Enpresa batzordeak hilean bizpahiru asteburutan lan eginez 10.000 tona ekoizteko aukera proposatu zuen, energia elektrikoa egun horietan merkeagoa dela aprobetxatuta.

Sestaoko ACB. Argazkia: Efe

Arcelor Mittalek baztertu egin du Sestaoko ACB lantegia asteburuz irekitzea hilean 10.000 tona ekoizteko, "bideragarria" ez delakoan.

Enpresa batzordeak hilean bizpahiru asteburutan lan eginez 10.000 tona ekoizteko aukera proposatu zuen, energia elektrikoa egun horietan merkeagoa dela aprobetxatuta.

Enpresako iturriek jakitera eman dutenez, Arcelor Mittalek proposamen horren azterketa egin du, eta baztertu egin du, "errentagarritasunik ez" duelakoan izango; izan ere, "aterako litzatekeen ustezko etekinak ez lituzke kostu finkoak ordainduko".

Apirilean bilera egingo dute ACBren enpresa batzordeak eta zuzendaritzak, eta Arcelor Mittalen arduradunek aukera berriak azalduko dituzte.

Albisteak (1)