Itxi

Manifestazioa

Ehunka lagunek protesta egin dute Arcelorren erabakiaren aurka

Agentziak| Erredakzioa

Leer en Castellano

17:00etan abiatu da protesta Diputazioaren aurrean, "industria politika baten alde, Arcelorrik gabeko etorkizunari ez" lemapean.

Ehunka lagunek egin dute gaur protesta Donostian EFE

Ehunka lagun bildu dira arratsaldean Donostian ArcelorMittalek Zumarragan duen lantokiaren itxiera partzialaren aurka.

17:00etan abiatu da protesta Diputazioaren aurrean, "industria politika baten alde, Arcelorrik gabeko etorkizunari ez" lemapean.

 

"Jo, ta, ke, irabazi arte", "Administrazioa, inplikazioa” eta “Urkullu esnatu, langabezia ate-joka duzu" oihuak egin dituzte ArcelorMittaleko langileek.

Langileek hitzartutako mobilizazio egutegiaren barruan dago gaurko elkarretaratzea. Datorren ostiralean lanuztea egingo dute.

Leo Bote enpresa-batzordeko presidenteak adierazi duenez, langileek ez dute enpresaren jakinarazpen ofizialik jaso. Halere, azaldu duenez, langileen ordezkariak bilera batera deitu dituzte datorren astearterako, bilera lekuari buruzko akordiorik ez badago ere.