Kontsumobide
Kaltetuen % 62k trukatu dituzte Eroskiren finantza-ekarpenak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Xabier Legarreta Kontsumobideko zuzendariak agerraldia egin du Legebiltzarrean, kaltetuen eskubideak defendatzeko abiarazitako ekinbideen ondorioen berri emateko.
Eroskiren finantza-ekarpen subordinatuak trukatzeko epea amaitu da. Kaltetuen % 62k trukatu dituzte aipatu ekarpenak, Xabier Legarreta Kontsumobideko zuzendariak jakinarazi duenez.
Legarretak agerraldia egin du Legebiltzarreko batzorde batean, kaltetuen eskubidean babesteko Kontsumobidek egindakoak azaltzeko.
Eroskiren eskaintza ondokoa zen: finantza-ekarpen subordinatuak 12 urteko epemugan itzuli beharreko bono bategatik trukatzea, ekarpenaren balio nominalaren % 55a eta euriborra gehi hiru puntuko interesarekin. Gainera, finantza-ekarpenen balioaren % 15 esku-diruz ordaindu zuen, baina gainerakoa, hasierako inbertsioaren % 30a, galdu egiten zen.
Finantza-ekarpen subordinatuen bezeroei eragindako kaltea konpontzeko, trukatzeko aukera ematea proposatu zuen Eroskik; izan ere, ekarpenak saltzeko aukera barik eta inbertitutako dirua blokeatuta geratu ziren bezeroak.
Eroskik 2002tik aritu zen ekarpenak ematen. Guztira, 30.000 kaltetu inguru daude, eta 660 milioi euro blokeatuta.