Itxi

Mobilizazio gehiago iragarrita

Arcelorrek 342 langile Asturiasera bidaltzeko asmoa berretsi du

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Bestalde, enpresak ohar baten bidez zabaldu duenez, "plantako txatarraren parkean jarduera mantenduko da, 8 langilerekin".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arcelor Mittal Zumarragako (Gipuzkoako) langileen batzordeak zuzendaritzarekin bilera egin ostean salatu duenez, enpresak itxiera partzialari eutsi dio Zumarragako eta horrek, "praktikan, erabateko itxiera ekarriko du", "342 pertsona Asturiasera lekualdatzea" delako proposamena.

Kontsulta epeari hasiera eman dion bileraren ostean, batzordeak enpresaren "bideragarritasuna" bermatzeko eta "proposamen berriak" mahaigaineratzeko eskatu dio zuzendaritzari.

Gainera, salatu dutenez, "horrek enplegua suntsituko du, bai jatorrizko lantegian, baita bestean ere", eta azaldu dute enpresaz kanpoko aholkulari batek egindako txosten batean oinarritu dela zuzendaritza erabakia hartzeko eta bileran entregatutako txosten juridikoa egiteko.

Enpresak, bere partetik, hedabideei igorritako ohar baten bidez zabaldu duenaren arabera, "plantako txatarraren parkean jarduera mantenduko da, 8 langilerekin. Gainerako instalazioen beharginei lanpostu bat eskainiko zaie enpresa Taldeak Espainian dituen beste lantegi batzuetan, EAEn edo Asturiasen. Zumarragako faktoriako geldialdia datorren astean hasiko da. Kontsulta prozesua, langileen ordezkariekin, gaur hasi da".

Alabaina, batzordearentzat "ez da nahikoa" enpresako zuzendaritzak helarazitako informazioa, hori dela eta, "informazio osagarria, txostena egiteko kanpoko aholkulariari emandako informazioa barne", emateko eskatu dio.

Azkenik, langileen ordezkariek berretsi egin dute lantegia "bideragarria" dela eta "proposamen berriak" egiteko eskatu diote enpresari.

Mobilizazio gehiago

Horrez gain, Arcelor Zumarragako langileek mobilizazioak egingo dituzte, gaur, Bilbon Sestaoko ACBko lankideekin batera, Iberdrolako akziodunen bilera egingo den egunean. Gainera, hurrengo asteartean 24 orduko lanuztea eta elkarretaratzea (13:00-15:00) egingo dute Arcelor Zumarragako lantegian.

Arcelor Olaberriako beharginak onartu egin dute lau orduko lanuztea egitea Zumarragako langileei elkartasuna adierazteko asmoz.

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)