Zentral nuklearra
Nuclenorrek ez du Garoña ixteko eskatu, Industria ministroaren arabera
agentziak | erredakzioa
Bestalde, ELA sindikatuak baieztatu du Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak zentrala arrazoi ekonomikoengatik ixteko asmoa agertu ziela.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jose Manuel Soria Espainiako Industria, Energia eta Turismo ministroak esan du Nuclenorrek ez diela eskatu Garoñako zentral nuklearra ixtea.
Soriak gogorarazi du Nuclenor dela zentral nuklearraren kudeatzailea, eta Iberdrolak eta Endesak osatzen dutela erdibana.
"Ez dakit Iberdrolak Nuclenorri dagokion erabakirik hartu ote duen", adierazi du balizko itxieraren inguruan galdetuta.
ELA sindikatuak, berriz, azpimarratu du Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak zentral nuklearra arrazoi ekonomikoengatik ixteko asmoa zuela agertu ziela aurreko ostiralean, enpresaren ordezkari sindikalen aurrean.
CCOOk berretsi egin du informazio hori; izan ere, Modesto Fernandez Iberdrolako ordezkari sindikalak esan du Garoña ixteko asmoa zuela, "ez delako bideragarria".