Itxi

Puntu erdi baino gehiago

NDFak Espainiarako aurreikuspenak murriztu ditu, 3 urtetan lehen aldiz

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Nazioarteko erakundeak egindako aurreikuspenak, % 2,6ko hazkundea, ez datoz bat Espainiako Gobernuak egin zituenarekin, % 3koa, hain zuzen.

Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) berraztertu egin du Espainiarako aurreikuspen ekonomikoak, % 2,6an ezarrita, urtarrilean iragarritako % 2,7ko aurreikuspenaren aldean, eta 2017rako datuak bere horretan utzi ditu, hain zuzen, % 2,3koa, Munduko Aukera Ekonomikoak deitutako txosten batean agertzen denez.

Lehen aldia da, 2013ko abuztutik, erakundeak Espainiarako aurreikuspenak murrizten dituela.

Murrizketa gorabehera, Espainia 2016an hazkunde aurreikuspen handiena duen herrialdea da, eta bigarrena 2017an, AEBrako aurreikusitako % 2,5 hazkundearen atzetik.

Halere, NDFko Espainiarako aurreikuspen berriek ezberdintasun handiak dituzte Gobernuak egin zituenarekin, % 3ko hazkundea aurreikusten baitzuen 2016rako eta 2017rako.

Salneurrien eraldaketari buruz ere aipamena egin du NDFk txostenean, 2016an inflazioak % 0,4 egingo duela behera aurreikusi baitu, eta 2017an % 1 gora.

 

 

Albisteak (2)