Itxi

Diputatuen Kongresua

EAEko siderurgia babesteko adierazpena aho batez onartu du Kongresuak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Legez besteko proposamena EAJk egin du, Zumarragako Arcelor Mittalen itxiera prozesua hasi den egunean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Diputatuen Kongresuak Euskal Autonomia Erkidegoko industria siderurgikoa babesteko eta haren etorkizuna bermatzeko adierazpena onartu du astearte honetan, Zumarragako Arcelor Mittalen itxiera hasi den egunean, hain justu ere.

Legez besteko proposamena EAJk egin du eta Parlamentuko talde guztiek onartu dute. Txinako dunping-aren aurrean beharrezkoa diren neurriak hartzeko eta beharrezkoa diren arantzelak ezartzeko eskatzen diote jardunean dagoen Espainiako Gobernuari, eta, bide horretan, Europar Batasunarekin batera elkarlanean aritzeko deia egiten diote.

Horrez gain, enpresa siderurgikoek Estatuan ordaintzen duten faktura elektrikoa murrizteko eta Europakoarekin parekatzeko galdegiten dute, lehiakortasuna bermatzeko asmoz.

Pedro Azpiazu EAJren Kongresuko bozeramaileak Espainiako jarduneko Gobernuaren jokabidea gogor kritikatu du, “Europako Industria Komisarioari gutun sinple bat bidaltzera mugatu baitu bere ekinbidea”.

“Irmotasuna, seriotasuna eta berehalakotasuna eskatzen duten arazo baten aurrean gaude; enpresak ixten dituztenean eta langileak kalera joaten direnean ez dute jardunean egingo, benetan egingo dute, eta horietako askok betirako”, ohartarazi du Azpiazuk.

Horrenbestez, “lana, inplikazioa eta konpromisoa” exijitu dizkio jardunean dagoen Espainiako Gobernuari, “siderurgiaren eta sektore horretako langileen etorkizuna bermatzeko”.

Albisteak (3)

Bideoak (1)