Itxi

Asanblada

LAB Confebasken 'amesgaizto' bihurtzea nahi du Etxaidek

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Patronalaren "erosotasuna amaitzea" nahi du, "lan gatazkak piztuta", Confebasekek datorren astelehenean Bilbon aurkeztuko duen "lan-harremanen eredu berria"ren aurrean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ainhoa Etxaide LABen idazkari nagusiak sindikatua Confebasken "amesgaizto" bihurtzearen aldeko apustua egin du gaur.

Etxaidek gogor jo du EAEko patronalaren kontra gaur goizean Donostiako Atano III.a frontoian, ordezkari sindikalekin, egin duten asanbladan.

LABen buruzagiak azaldu duenez, Confebaskek datorren astelehenean aurkeztuko duen "lan-harremanen eredu berria" patronalaren "ametsa" da, "sindikaturik gabeko lantokia" aurreikusten duelako.

Amets horren aurrean, erantzun onena "LAB Confebasken amesgaizto bihurtzea" dela uste du, "lan gatazkak piztuta", patronalaren "erosotasuna amaitzeko".

Alderdi neoliberalei zigorra

Etxaidek "sindikalismo desobedientea" aldarrikatu du, "errebeldea eta aldaketa prozesuarekin konprometitua"; eta ekainean hauteskundeak izango direla ziurtatu du, orokorrak edo EAEkoak, edo biak batera.

Testuinguru horretan, LABen helburua hauteskundeak "baldintzatzea" izango omen da, eta "botere ekonomikoaren" menean langileen eskubideak urratu dituzten "indar neoliberalak zigortzea" eskatu die boto-emaileei.

Gobernu guztiak ez direla berdinak defendatu du, eta adibide gisa Gipuzkoa jarri, EAJren eta PSE-EEren Aldundiak Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza kenduko duelako, EH Bilduk aurreko legegintzaldian indarrean jarri ostean.

n jarri ostean.

Albisteak (2)

Bideoak (1)