Itxi

Euskalduna jauregia

'Konfiantzan' oinarritutako lan harremanak defendatu ditu Confebaskek

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentearen hitzetan, enpresako lan harremanak garai berrietara egokitu behar dira, edo “ez ditugu erronkak gaindituko”.

Your browser doesn’t support HTML5 video

“Elkarrenganako konfiantzan” eta lankidetzan oinarritutako lan harremanen eredu berri bat defendatu du gaur Roberto Larrañaga Confebaskeko presidenteak. Larrañagaren ahotan, enpresako lan harremanak garai berrietara egokitu behar dira, edo “ez ditugu erronkak gaindituko”.

Larrañagak Bilboko Euskalduna jauregian egin ditu adierazpenak, ‘etorkizuneko lan harremanen ereduaren’ aurkezpenean. Adegi, Cebek eta SEA enpresaburuen elkarteek eta EAEko erakundeek egindako txostena da. Hala, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua aurkezpenean izan da.

“Bidegurutze saihestezin baten aurrean gaude. Edo enpresa barruan harremanak izateko eredua garai berrietara egokitzen dugu edo ez dugu aurrera egiterik izango”, esan du Larrañagak enpresa eta erakundeetako 400 bat ordezkariren aurrean.

Borrokatik lankidetzara

Era berean, erronka enpresa borrokarako toki bat izatetik lankidetzarako leku bat izatera pasatzea dela azaldu du. Horretarako, “elkarren arteko mesfidantza logikaren aurka doa”, nabarmendu du.

Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentea eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, Euskalduna jauregiaren aurrean. Argazkia: EFE

Eredua sektoreko hitzarmenen aurkakoa ez dela esan du Larrañagak. Enpresako zuzendaritzak eta langileek “elkarri bizkarra emanda bizi eta enpresak bizirautea ezin da espero”, azpimarratu du. “Guztiak ados, egokitu bizirauteko, ez dago beste aukerarik”, erantsi du.

Berrikuntza, azkartasuna eta malgutasuna ere nabarmendu ditu, eta “Euskadiko sindikatu batzuen etengabeko borrokarekin bateraezinak” direla gaineratu du. Bestalde, egonkortasuna eta soldata beharginen inplikazioaren araberakoa izatea aldarrikatu du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)