Itxi

ARCELOR MITTAL

Altzairu sektorearentzat dinamizazio-plana eskatu du Legebiltzarrak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Arcelor Mittalen Zumarragako plantako enpresa batzordeak ere erakundeen babesa eskatu du, lantegiaren jardunari eusteko. Zumarragako fabrika bideragarria dela berretsi dute langileek.

Eusko Legebiltzarra. EFE.

Altzairuaren sektoreak bizi duen sektoreari aurre egiteko dinamizazio-plana exijitu dio, gaur,  Eusko Legebiltzarrak, aho batez, Eusko Jaurlaritzari. Espainiako Gobernuari, berriz, tarifa elektrikoak merkatzeko eskatu dio Gasteizko Ganberak.

Arcelor Mittalen zuzendaritzari ere zuzendu zaio Legebiltzarra, "arduraz" joka dezala eta Sestaoko eta Zumarragako plantak zabal ditzala eskatzeko.

Altzairugintza berpizteko neurriak jasotzen dituen ekimen parlamentarioa aurkeztu du, osoko bilkuran, PSEk, EAJren eta EH Bilduren babesarekin. PPk eta UPyDk ere aldeko botoa eman diote ekimenari.

Besteak beste, enpresei diru-laguntzak bideratzerakoan, "enpresa horiek herri honen garapen ekonomikoarekiko eta sozialarekiko duten konpromisoa” bermatzeko eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari.

Arcelor Mittal

Arcelor Mittalen Zumarragako plantako enpresa batzordeak ere erakundeen babesa eskatu du, lantegiaren jardunari eusteko. Zumarragako fabrika bideragarria dela berretsi du enpresa batzordeak.

Enpresak ez duela itxiera ez den beste aukera bat negoziatzeko borondaterik salatu dute sindikatuek.

Albisteak (3)