Itxi

Jardueraren etetea

Jaurlaritza ArcelorMittaleko goi-zuzendaritzarekin bilduko da aurki

EITB.EUS

Leer en Castellano

Bien bitartean, Zumarragako langileek beste bilera bat dute gaur zuzendaritzako ordezkariekin.

Enpresa batzordeko kideak Legebiltzarreko Industria batzordean izan ziren atzo. EFE

Zumarragako ArcelorMittal lantegiko enpresa batzordeak bosgarren bilera du astearte honetan enpresako zuzendaritzarekin, duela hilabete pasatxo iragarritako ekoizpen etetea negoziatzen jarraitzeko.

Bilera baliatuta, langileek elkarretaratzea egingo dute enpresaren kanpoaldean (10:00).

Enpresa batzordeko kideak Legebiltzarrean, Industria Batzordean, izan ziren atzo euren egoera azaltzeko eta laguntza eskatzeko.

Bileraren ostean Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak esan zuenez, ArcelorMittaleko goi-agintariekin biltzekotan da Jaurlaritza, langileekin adostutako bideragarritasun plana azaltzeko asmoz. Hau da, inbertsioak eginez gero, lantegia bideragarria dela eta enpresa horren aldekoa bada, Jaurlaritzak lagundu egingo duela nabarmenduko diote zuzendaritzari.

Albisteak (4)