Itxi

Energia berriztagarriak

Indian 99 haize-sorgailu jartzeko lau kontratu sinatu ditu Gamesak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Energia eolikoa ekoizteko errotak egiten dituen enpresak hainbat lantegi ditu Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

Gamesak Indian 99 haize-sorgailu jartzeko kontratua sinatu du. Argazkia: Gamesa

Energia eolikoa ekoizteko errotak egiten dituen Gamesa enpresak Indian 99 haize-sorgailu jartzeko lau kontratu sinatu berri ditu, enpresak ohar bidez gaur jakinarazi duenez. Gamesa enpresak hainbat lantegi ditu Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

Gamesak 50 haize-sorgailu egingo ditu Indiako Karnataka estatuan kokatuta dagoen parke eolikorako (100 MW), eta 2017ko martxorako martxan jartzea aurreikusten du.

Gainera, beste 12 turbina (24 MW) egingo ditu Indiako estatu berean dagoen beste parke eoliko baterako. Aurreikuspenen arabera, aipaturiko parke eolikoa urtearen erdialderako prest egongo da.

Bestalde, konpainiak beste bi kontratu sinatu ditu Rajastan estatuko bi parke eolikotarako haize-sorgailuak egiteko; zehazki, 50 megawatteko 25 turbina eta 24 megawatteko beste 12 haize-sorgailu egiteko.

Bestalde, Gamesa arduratuko da proiektu horiek martxan jartzeko beharrezkoak diren azpiegitura lanak egiteaz eta 2016ko laugarren lauhilekorako martxan egotea espero da.

 

 

 

Albisteak (4)