Itxi

Altzairuaren krisia

Sestaoko ACB irekitzen saiatzeko bideak aztertzen ari da Arcelor

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Hala ere, “gaur egun, irtenbideren ez” dagoela aitortu du. Bestalde, Zumarragako ArcelorMittalen zuzendaritzak, lan bitartekariari uko egin dionak, ostiralean aurkeztuko du bere egitasmoa.

ACBko langileen protesta. Argazkia: Efe

ArcelorMittalek Sestaoko ACB lantegia irekitzen saiatzeko bideak aztertzen ari da, baina aitortu du "gaur egun, irtenbiderik ez" dagoela, enpresako iturriek jakitera eman dutenez.

ACB mugarik gabeko geldialdian dago aurreko otsailetik, enpresak esaten baitu zailtasunak dituela Txinako altzairugileekin lehiatzeko eta energia garesti dagoela.

Enpresako iturrietatik azaldu dutenez, "hainbat bide eta aukera" aztertzen ari dira lantegia irekitzeko, eta geldialditik ari omen dira horretan.

Hala ere, aitortu dute oraingoz ez dagoela "irtenbiderik ez erabakirik Sestaoren inguruan". "Oraindik ez dago irtenbide bideragarririk lantegia irekitzeko. Irtenbide horren bila lanean jarraitzen dugu", gaineratu du.

ArcelorMittalek ostiralean aurkeztuko du Zumagarrarako egitasmoa

ArcelorMittalen zuzendaritzak errefusatu egin du langile batzordeak hurrengo bileretarako lan bitartekari bat sartzeko egin duen eskaera.

Gaurko bileran, seigarrena kontsulta hasi zenetik, bi aldeek ez dute atzera egin eta ez dute aurrerapausorik eman, nahiz eta enpresak positibotzat jo duen langileek trasladoen ordainaren inguruko informazioa eskatu izana.

Enpresa batzordeko iturriek, ordea, ukatu egin dute langileek trasladoen inguruan negoziatu nahi dutenik, eta Zumarragan jarduerari eusteko exijentzia helarazi dutela berretsi dute.

Batzordeak Lan ordezkaritzako pertsona batek bileretan "bitartekari" lanak egitea eskatu du, baina zuzendaritzak errefusatu egin du proposamena.

Lantegiko zuzendaritzak ostiralean aurkeztuko dio Enpresa Batzordeari 342 langileentzako aurreikusi dituen neurrien proiektua.

Albisteak (4)