Itxi

Greba eta protesta eguna

Errepideak blokeatu dituzte Frantzian, lan erreformaren kontra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Lau sindikatuk eta hiru ikasle erakundek deituta, hainbat protesta ekintza egingo dituzte ostegunera bitartean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Frantziako kamioilariek errepideak blokeatu dituzte eta zirkulazioa oztopatu dute gaur goizean, Frantziako Gobernuaren lan erreformaren kontra.

Lau sindikatuk eta hiru ikasle erakundek deituta, hainbat lanuzte eta protesta ekintza egingo dituzte ostegunera bitartean Frantzian eta mobilizazioek tren zerbitzuan edota hegaldietan izango dute eragina.

Gaur goizeko zortzietan Frantziako Trafiko Zuzendaritzak berri eman duenez, hainbat kamioilarik zirkulazioa moteltzen zuten sare nagusiko hainbat puntu estrategikotan, hala nola, Vitrollesen (Marsellatik gertu), Rennesen, Caenen, Nantesen, Saint Omerren (Calaiseko portutik gertu). Gainera, protesta ekitaldiak izan dira Saint Nazaireko portuan, Le Havren edota Bordelen.

Kamioilarien protestez gain, bestelako mobilizazioak izango dira gaur, arratsalderako Parisen deitu duten manifestazioa kasu.

CGT sindikatuak deituta, lanuzteak egingo dituzte SNCF tren konpainian.

Ostegunean, ostera, aire kontrolatzaileak daude greba egitera deituta.

Bestalde, François Hollande Frantziako presidenteak adierazi du ez duela "amore emango" eta lan erreforma onartu egingo dela. Bestalde, Hollandek onartu du lege batek berak bakarrik ez duela enplegua sortuko, baina enpresei ikusgarritasuna emango zaiela.

 

Albisteak (3)

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)