Bizi kalitatea
Espainian baino hobeto eta Europan baino okerrago gaude
EITB.EUS
Hala ere, Europan baino bizi kalitate baxuagoa dutela adierazi dute. 'EiTB Focus'en bigarren makroinkestaren hirugarren alean, ekonomiari buruzkoan, agertzen diren datuetako batzuk dira horiek.
Your browser doesn’t support HTML5 video
EAEko herritarrek uste dute Euskadin Espainian baino hobeto bizi direla, baino Europan baino okerrago. Izan ere, inkesta erantzun dutenen % 82,4ak uste du Euskadiko bizi kalitatea Espainiakoa baino hobea dela; baina % 40,6aren arabera, Europakoa baino okerragoa, 'EiTB Focus'en bigarren makroinkestako hirugarren alean agertzen denez.
Euskal Irrati Telebistak apirilaren 21ean argitaratu zuen bere inkesta-sortaren lehen alea, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetako boto-asmoari buruzkoa.
Hurrengo egunean, apirilaren 22an, bigarren alea publikatu zuen, Espainiako hauteskunde orokorrei lotuta. Hirugarren inkesta, aldiz, hezkuntza sistemari eta irakaskuntzari buruzkoa izan zen.
Ostegun honetan, maiatzaren 18an, bigarren makroinkestaren datuak argitaratzen hasi ziren, eta lehenengo alean hauteskunde orokorrei buruzko datuak eman zituzten. Ostiralean, maiatzaren 19an, EAEko hauteskundeak izan ziren jorratutako gaia, eta gaur, maiatzaren 20an, ekonomia da gaia.
Bizi kalitatea
Inkesta erantzun dutenen % 82,4ak uste du Euskadiko bizi kalitatea Espainiakoa baino hobea dela.
Baina % 40,6aren arabera, Europakoa baino okerragoa da.
Egoera ekonomikoa
EAEko herritarren arabera, euskal ekonomiaren egoerak 5,5 puntuko balorazioa merezi du.
Espainiako ekonomiari emandako nota, berriz, 3,4ean geratu da.
Egoera ekonomiko pertsonalari dagokionez, 5,63ra igotzen da balorazioa.
Gainera, herritarren bi herenak uste du egoera ekonomiko pertsonala ez zaiela aldatuko datorren urtean.
Gazteak dira krisiak gogorren jo dituenak inkesta erantzun dutenen % 83,6aren ustez.
Krisiak erabaki garrantzitsuak baldintzatzen ditu herritarren erdien kasuan.
Fitxa teknikoa
Inkesta EAEn egin da, 1.200 lagunen artean (laurehun bana lurralde bakoitzeko), % 95eko konfiantza mailarekin.
Eremu ikerketari dagokionez, 2016ko maiatzak 11 eta 12 egunen artean egindako lana izan da, telefono bidezko elkarrizketen bidez.
Ildo horretan, analisi kuantitatiboa erabili dute ikerketa egiteko, telefono bidezko elkarrizketen teknikarekin.
Inkesten % 23,4 euskaraz izan dira eta gainerako % 76,6 gaztelaniaz. Inkestaren batez besteko iraupena 11 minutukoa izan da.