Itxi

Mobilizazioak

Frantzia, erregai faltan, lan erreformaren kontrako protestak tarteko

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

800 gasolina-zerbitzugune baino gehiago erregai barik geratu dira, baina erreserba nahikoak dituela azpimarratu du Gobernuak.

Gidari asko erregai-tanga betetzera joan dira, beldurrez. EiTB

Lan erreformaren kontrako protestek erregai eskasia eragin dute Frantzian, langileek petrolio-findegiak eta biltegiak blokeatu baitituzte azken asteetan. Eskasia horren ondorioz, 800 gasolina-zerbitzugune baino gehiago erregai barik geratu ziren igandean. Manuel Valls Frantziako lehen ministroak nabarmendu duenez, egoerari aurre egiteko nahikoa erreserba du Gobernuak.

Zehazki, 820 gasolindegitan "erregairik ez" zioen kartela jarri zuten atzo, eta beste 800tan erregairen bat falta zuten, Alain Vidalies Garraio ministroak Europa 1 irrati kateari egindako adierazpenetan azaldu duenez.

"Egoera kontrolpean dugu. Blokeatuta zeuden findegi eta biltegi batzuk desblokeatu ditugu, edo datozen ordu eta egunetan lanean izango dira berriro", esan du Valls lehen ministroak Israelen. Haren hitzetan, "blokeo hauei aurre egiteko nahikoa erreserba dugu".

Mobilizazio ugari izan dira azken asteetan Frantziako Gobernuak onartu asmo duen lan erreformaren kontra. Dekretu bidez onartu izanak ere, hautsak harrotu ditu, eta zenbait kasutan, protestak gogortu egin dira.

Manifestariek Frantziako zortzi petrolio-findegietatik lautan egin dituzte protestak, eta erregaia gasolina-zerbitzuguneetara heltzea oztopatu dute. Horrez gain, hiru lantegietako beharginek asteartean ekoizpena etetearen alde bozkatu zuten ostiralean. Erregai biltegiak ere blokeatu dituzte langileek.

Badaezpadako neurri gisa, erregai-tanga betetzera joan dira gidari asko. Hala, zenbait zerbitzugunetan gidari bakoitzak eros dezakeen erregai kopurua mugatu dute, eta beste hainbestetan, gasolina bidoitan erostea debekatu.

Albisteak (3)