Deialdi berria martxan
3.631 pertsonek eman dute izena Ertzaintzaren 26. promoziorako
Agentziak | Erredakzioa
Lehen probak irailean egingo dira Barakaldoko Bilbao Exhibition Center erakustazokan.
Ertzaintzaren 26. promozioaren hautaketa prozesuan parte hartzeko 3.631 pertsonek eman dute izena, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez. Halaber, 2.337 gizonezkoak dira (% 72,6) eta gainontzeko 994 emakumeak (% 27,4). Aurreko promozioen datuekin alderatuta, emakumeen kopurua % 3 igo da.
Era berean, izena eman duten pertsona gehienen jatorria Bizkaia da (% 57), gipuzkoarrak % 24 dira eta Arabakoak % 14. Gainontzeko % 5 Nafarroakoak, Errioxakoak eta Kantabriakoak dira. Gauzak horrela, igoera txikia eman da Bizkaitarren eta Gipuzkoarren izen emateen artean. Arabako parte hartzaileen kasuan ez da aldaketa handirik eman.
Bestalde, % 29k goi mailako teknikaria da edo goi mailako ikasketak burutu ditu, % 20k Batxilergoko titulua du, % 15ek lehen mailako ikasketak, % 9k diplomaturaren bat, % 12 erdi mailako graduko teknikariak da, eta gainontzeko % 15ek lizentziatura bat du.
Lehen probak irailean egingo dira Barakaldoko Bilbao Exhibition Center erakustazokan.