Itxi

Sestaoko lantegia

Arcelor ACBko enpresa-batzordearen egitasmoa aztertzen ari da

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Enpresa-batzordea bilera batera laster deituko du konpainiak. Hala ere, “lantegia berriro zenbaki positiboetara itzultzeko” egitasmo “bideragarri bakarra” berea dela azpimarratu du zuzendaritzak.

Sestaoko ACB lantegiko beharginen protesta bat. Artxiboko irudia: EiTB

ACBko enpresa-batzordeak egindako plan industriala aztertzen ari da Arcelor. Hala, Sestaoko lantegiko beharginen ordezkariak bilera batera deituko ditu laster, proposamenaz eta etorkizunaz hitz egiteko, enpresako iturriek jakitera eman dutenez.

Egitasmoa dagoeneko jaso duela baieztatu du enpresak. Enpresa-batzordeak plana asteazkenean aurkeztu zuen, prentsaurrekoan. Lantegia 70.000 edo 80.000 tonako ekoizpenarekin berriro zabaltzea planteatu dute beharginen ordezkariek.

Konpainia egitasmoa aztertzen ari da eta batzordea, laster, bilera batera deitzeko asmoa du. Hala ere, “lantegia berriro zenbaki positiboetara itzultzeko” egitasmo “bideragarri eta posible bakarra” berea dela azpimarratu du zuzendaritzak.

Albisteak (6)