Itxi

Hilabetero

Bizkaitarrek 30 euro ordainduko dituzte gehienez bidesariengatik

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, AP-8 bidesaria, Artxandako tunelak edo supersaihesbidea erabiltzen duten Bizkaitarrek 30 euro ordainduko dituzte gehienez hilero.

Your browser doesn’t support HTML5 video

AP-8 bidesaria, Artxandako tunelak edo Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea erabiltzen duten Bizkaitarrek 30 euro ordainduko dituzte gehienez hilean. Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri duen neurri hori 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko dute  indarrean.

Unai Rementeriak, Bizkaiko ahaldun nagusiak, azaldu duenez, orain arte ematen zituzten laguntzak, deskontuak eta diru laguntzak bateratu egingo dituzte.

Datorren urtetik aurrera, erabiltzaileak orain arte bezala ordaindu beharko du zerbitzua, baina 30 eurotara iristen denean, ez du gehiago ordaindu behar izango.

Baina Bizkaiko Foru Aldundiak dio gehiegizko erabilera egiten dutenek tarifa osoa ordaindu beharko dutela, iruzurra ekiditeko asmoz. Era berean, hiru tarifa bateratzea bizkaitar guztientzat ona dela esan du.

Rementeriak aipatu duenez, sistema berria ezartzeak 3,3 miloi euroko kostua izango du, eta, urtean, 24.800 erabiltzaile egongo direla aurreikusten dute.

Hala ere, erabiltzaileari ez diola kalterik ekarriko azpimarratu du. Izan ere, erabiltzaile mota horrek oraindik ere aukera izango du diru laguntzak egindako bidaien kopuruaren arabera jasotzeko.

Alabaina, sistema berrian parte hartu ahal izateko funtsezkoa izango da pertsona fisiko bat izatea (ezin da enpresa bat izan), Bizkaian erroldatuta egotea eta eskabidea betetzea. Horrez gain, bidesaria OBE gailuarekin ordaindu beharko dela gogoratu du.

Bideoak (1)