Manifestazioa
Hainbat zauritu Frantziako lan-erreformaren kontrako manifestazioan
Agentziak | Erredakzioa
Era berean, 58 atxilotu daude gutxienez. Sindikatuek diotenez, erreformaren artikulurik polemikoena bigarrena da, enpresako itunei lehentasuna ematen dielako hitzarmen kolektiboen aurrean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gutxienez 58 atxilotu eta 40 zauritu daude Frantziako Gobernuaren lan-erreformaren kontra egin duten manifestazioan.
Manifestazioan zehar istiluak sortu dira, aurpegia estalita zeramaten gazte batzuk poliziari aurre egin diotenean eta erakusleihoak apurtzen hasi direnean. Une horretan, poliziak ur kanoiak eta negarra eragiteko gasa baliatu ditu egoera baretzeko.
Sindikatuek antolatu duten manifestazioa Parisetik habiatu da eta bertara 600 autobus inguru heldu dira, milaka pertsona eramateko. Sindikatuek esan dutenez, 1,3 milioi pertsona bertaratu dira hartara, baina poliziak esan du 125.000 izan direla parte hartzaileak.
Hala ere, manifestaziorik jendetsuena martxoaren 31n izan zen, sindikatuen iritziz, 1,2 milioi pertsonek parte hartu baitzuten bertan. Poliziaren arabera, aldiz, 390.000 lagun bildu ziren egun horretan.
Lege proiektuaren prozedura atzo abiatu zen Senatuan, eta, eskumak -ordezkari gehien dituena-, aldaketa sakonak egiteko proposamena egingo du. Erreformaren artikulurik polemikoena bigarrena da, hitzarmen kolektiboen aurrean, enpresako itunei ematen dielako lehentasuna, sindikatuek diotenez.
Era berean, trenbideetako langileek ere lanuzteak egin dituzte astearte honetan, baina jarraipen gutxiagorekin.