Zirkulazio arazoak
Frantziako lan erreformaren kontrako protesta,Biarritzeko ordainlekuan
EITB.EUS | ERREDAKZIOA
Lan erreformaren kontrakoek kamioien pasabidea eragotzi diete.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaurkoa goiz korapilatsua izan da Iparraldeko errepideetan; izan ere, Frantziako Poliziak Biriatun ezarritako segurtasun neurriengatik sortu diren auto-ilara luzeez gain, Frantziako lan erreformaren kontrakoek Biarritzeko ordainlekuan egindako protestagatik zirkulazio arazoak izan dira puntu horretan.
Frantziako lan erreformaren kontrakoek Biarritzeko ordainlekua blokeatu dute eta kamioei pasabidea eragotzi diete hainbat orduz.
Autoek, berriz, ez dute ordainsaria ordaindu behar izan.
Franck Dolosor EiTBko kazetariak haren Twitter kontuan kontatu duenez, 2.000 lagun atera dira kalera Baionan lan erreformaren kontra.
2 000 lagun lan erreformaren kontra Baionan, Miarritzeko ordainlekua blokeatu dute @eitbAlbisteak @eitbNoticias pic.twitter.com/uGISqnlmF7
— Franck Dolosor (@FranckDolosor) 14 de junio de 2016