Itxi

Lantegia berriz zabalduko dute

Sestaoko ACBko enpresa batzordea Arcelorrekin bilduko da gaur

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Altzairutegia berriz zabaltzeko lan-egutegia aztertuko dute zuzendaritzarekin.

Otsailetik geldituta dago Sestaoko altzairutegia. EFE

Sestaoko (Bizkaia) ACB altzairutegiko enpresa batzordeko kideak gaur bilduko dira ArcelorMittal enpresako zuzendaritzarekin. Batzarrean lantegia berriz zabaltzeko lan-egutegia aztertuko dute bi aldeek, eta langileen ordezkariek hirugarren txanda bat eskatuko dute 12 orduko lanaldiak saihesteko, Juan Carlos Diaz enpresa batzordeko presidenteak jakinarazi duenez.

Arcelorrek prestatutako Plan industrial eta soziala sinatu zuen ostegunean enpresa batzordeak, langileek hala erabaki ostean. Horren arabera, lantegian 12.000 tona ekoitziko dituzte hilean, asteburu batzuetan bakarrik irekita eta langileen erdiarekin.

Diazen hitzetan, egitasmo horrek jasotzen duen puntuetako bat aldatzen saiatuko dira, 12 orduko lanaldia ezartzen duena, alegia. Hori saihesteko, langileen hirugarren txanda bat osatzea eskatuko diote ArcelorMittaleko zuzendaritzako kideei. Horrez gain, hobetu eta doitu daitezkeen beste gai batzuk eramango dituzte batzarrera.

Langileen ordezkariak azaldu duenez, oraindik ez dakite noiz zabalduko dute lantegia berriro.

ArcelorMittalek, bestalde, argi utzi du hirugarren txanda bat eransteko aukera enpresa batzordearekin eztabaidatutako kontua dela, baina gaur-gaurkoz "ez da bideragarria". Izan ere, konpainiaren asmoa instalazioetan ahalik eta geldialdi gutxien egitea eta makinen erabilgarritasuna ahalik eta gehien aprobetxatzea da.

Mehatxua ere egina du konpainiak: Eusko Jaurlaritzarekin akordiorik izan ezean, ArcelorMittalek ez du Sestaoko ACB berriz zabalduko.

Zumarraga

Bestalde, Zumarragako ArcelorMittaleko langileen ordezkariek enegarren bilera dute gaur zuzendaritzarekin. Azken hitzorduan, ez zuten akordiorik lortu borondatezko bajen eta aurretiazko erretiroen gainean.

Albisteak (4)