Itxi

Frantzia

Frantziako Senatuak lan-erreformaren bertsio liberalagoa onartu du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Asanblea Nazionalak erabaki hori berretsi beharko du orain, baina ezkerrak aldaketa berriak egingo dituela aurreikusten da, hasierako bertsioa berreskuratzeko.

Frantziako Senatuak astearte honetan, ekainaren 28a, onartu du lan-erreformaren lege proiektua. Alabaina, eskumako alderdiek gehiengoa dute bertan, eta bozketarekin hasi aurretik zenbait aldaketa egin dituzte testuan. Ondorioz, bozketen 185ek testua babestu dute eta 156k ez.

Orain, Asanblea Nazionalak erabaki hori berretsi beharko du, baina ezkerrak ordezkari gehiago dituenez bertan, hasierako bertsioa berreskuratzeko aldaketak egingo dituztela aurreikusten da.

Alde horretatik, Manuel Valls sozialistak azaldu du Konstituzioko 49.3. artikulua erabiliko duela lege proiektua aurrera eraman ahal izateko. Izan ere, zaila da testua onartzeko beharrezko babesa lortzea, eta, modu horretan, diputatuek ezin izango lukete lan-erreforma bozkatu.

Manifestazioa Parisen

Frantziako Senatuan bozkatzen ari ziren bitartean, milaka pertsonek –poliziaren arabera 14.000 eta sindikatuen esanetan 55.000- manifestazioa egin dute Bastillako plazan (Paris), Frantziako Gobernuaren lan-erreformaren kontra protestatzeko.

Lege proiektuaren kontrako manifestazioan sor zitezkeen istiluak ekiditeko asmoz, poliziek segurtasun neurriak indartu dituzte.

Erreformaren artikulurik polemikoena bigarrena da, hitzarmen kolektiboen aurrean, enpresako itunei ematen dielako lehentasuna, sindikatuek diotenez.

Albisteak (3)