Itxi

Europako Batzordearen isuna

Athleticek nabarmendu du ez duela zergarik 'ordaindu gabe'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Araudia "bete" egin duela ziurtatu du klub zurigorriak.

Josu Urrutia Athleticeko presidentea. EiTB

Athletic Clubek adierazi du ez duela zergarik "ordaindu gabe", Europako Batzordeak legez kanpoko laguntza publikoak jasotzea egotzi ostean.

Klub zurigorriak prentsa ohar bat publikatu du, eta, horretan, gogorarazi du "irabazi asmorik gabeko kirol elkartea" dela, eta, horren arabera, "ordaindu egin dituela zergen arloko betebeharrak". "Bete egin dugu legedia beti", gaineratu du.

"Athleticen kasuan, ez du zergarik ordaindu gabe; horregatik [Bruselaren] erabakiak ez du ondoriorik zergen likidazioan", azaldu dute talde bilbotarrean.

Klubaren esanetan, Europako Batzordeak ez dio ezer jakinarazi "ofizialki", eta, egin ostean, "aztertu" egingo du idatziaren edukia, hurrengo pausoak erabakitzeko.

Albisteak (2)