Itxi

Langabezia

EAEko langabeen % 46k bi urte baino gehiago daramatzate lan bila

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Epe luzeko langabe kopurua lau aldiz biderkatu da 2008az geroztik. Nafarroan, langabeen % 47,8k bi urte baino gehiago daramatzate lan bila.

Artxiboko irudia: EiTB

Euskadin, langabeen ia % 46k bi urte baino gehiago daramatzate lan bila. Epe luzeko langabe kopururik handiena duen Estatuko laugarren erkidegoa da EAE.

2008tik 2016ra laukoiztu egin da epe luzeko langabeen kopurua, nahiz eta azken urtean behera egin, Randstadek egindako azken azterketaren arabera.

Ikerketaren arabera, 60.400 langabek 24 hilabete baino gehiago daramatzate lan bila; langabe guztien % 45,9, hain zuzen ere.

2008an, 13.000 ziren soilik

2008an, epe luzeko 13.000 langabe zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan. Dena den, azken urtean kopuruak % 24 egin du behera; izan ere, 2015ean epe luzeko 79.800 langabe zeuden Euskadin.

Langabezian bi urte baino gehiago daramatzaten langabeen tasarik handienetakoa da Euskadikoa. Kanariak (% 49,2), Valentzia (% 48,7) eta Nafarroa (% 47,8) bakarrik daude zerrenda horretan EAEren aurretik. Estatuan, batez beste, langabeen % 43,2 dira iraupen luzekoak.

aupen luzekoak.aupen luzekoak.

Albisteak (3)