Itxi

BBK LIVE 2016

BBK Live-k 20 milioi euro utzi ditzakeela aurreikusten du Bilbok

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Kobetamendin 155.000 euro inbertitu dituzte jaialdira gerturatuko direnen egonaldia hobea izateko asmoz.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bilbao BBK Live jaialdiaren hamaikagarren edizioak 20 milioi euroko eragin ekonomikoa izango duela hirian aurreikusi du Bilboko Udalak.

Era berean, Kobetamendin 155.000 euro inbertitu dituzte jaialdira gerturatuko direnen egonaldia hobea izateko asmoz.

Zehazki, Arraiz mendirako igoeran sarbide berria atondu dute, bertaratzen direnen joan-etorriak errazteko. Modu horretan, kontzertu gunera igarotzen direnek ez dute ate nagusitik igarotzeko buelta egin behar izango.

Gainera, 3.500 metro kubo inguru lur bete dira lursaila metro bat garaiago izateko eta kontzertuetara joango direnek agertokia hobeto ikusi ahal izateko.

Halaber, Bilboko Udalak esan du 120.000 pertsona joango direla aurreikusten dutela, uztailaren 7tik 9ra.

Segurtasuna

Guztira, 170 pertsona inguru arduratuko dira jaialdiaren segurtasuna bermatzeaz, eta, asmo horrekin, Jaialdiaren Segurtasuneko Koordinazio Zentroa antolatu da. Bertan bilduko dira Bilboko Udaltzaingoak, Ertzaintza eta suhiltzaileak. Gainera, eguneko 24 orduetan osasun arreta egongo da.

Beste alde batetik, garbiketa zerbitzuetan 30 beharginek parte hartuko dute, 15 ibilgailuren laguntzarekin. Jaialdiak irauten duen hiru egunetan zehar, 194 edukiontzi jarriko dira esparru osoan zehar.

Albisteak (2)

Bideoak (1)