Gehiegizko defizita
Espainiako Gobernuaren neurriek isuna saihesten duten erabakiko du EBk
agentziak | erredakzioa
Bruselak Espainiari 2.000 milioi euro inguruko isuna jartzeko eta diru-laguntzak kentzeko prozeduraren lehenengo pausoa da.
Europako Batzordeak ostegun honetan erabakiko du gehiegizko defizitari aurre egiteko Espainiako Gobernuak hartu dituen neurriak nahikoa ez ote diren, eta Bruselak Espainiari 2.000 milioi euro inguruko isuna jartzeko eta diru-laguntzak kentzeko prozeduraren lehenengo pausoa izango da.
Europako Batzordeak uste du Madrilek ez dituela "neurri eraginkorrak" hartu defizitean izandako desbideratzea konpontzeko, EBko iturrietatik jakinarazi dutenez. Gainera, Portugalen kasuan ere kontrako iritzia emango dutela adierazi dute aipatu iturriek.
Espainiaren defizit publikoa BPGren % 5era iritsi zen (finantza sistemari emandako laguntzak kenduta), eta EBrekin % 4,2ko defizita izateko konpromisoa hartu zuen.