Itxi

Araba

Apiriletik bidaiarien hegaldiak eskainiko ditu Forondako aireportuak

EITB.EUS

Leer en Castellano

2017ko apirilaren 1etik 2020ko martxoaren 31ra arte Estatu barruko zein nazioarteko hegaldiak eskainiko ditu aireportu arabarrak.

Forondako aireportua (Araba) bidaiarien hegaldiak eskaintzeko moduan izango da aurki. Zehazki, 2017ko apirilaren 1etik aurrera. VIA sozietateak mota honetako hegaldiak eskaintzeko operatiboa lehiaketara ateratzea erabaki zuen atzo, eta prozesua abiatuta, udaberrirako zerbitzua martxan jartzea espero dute.

Aireportu arabarra sustatzeko hiru erakundek (Jaurlaritza, Foru Aldundia eta Udala) sortutako erakundea da VIA, eta, besteak beste, Araba eta EAE helmuga turistiko izatea du helburu. Erakundeok bost milioi euro bideratuko dituzte Forondako aireportuaren jarduna bultzatzeko, eta hegaldiak eskainiko dituen aire-konpainia kontratatzeko erabiliko dituzte horietako 3,2 milioi euro. Litekeena da Forondak hegaldi merkeak eskaintzea Estatu barruan zein nazioartean.

Onartutako lehiaketaren arabera, aire-konpainiek abuztuaren 25a arte dute euren eskaintzak egiteko, eta irailaren 13tik aurrera esleituko dute zerbitzua. Hegaldiak udaberrian jarriko dituzte martxan.

 

Albisteak (1)