ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
Gamesak 230 aire-sorgailu salduko dizkio Indiari
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Indiako aire-sorgailu fabrikatzaile nagusia da konpainia bizkaitarra; 2015ean merkatuaren % 34 bereganatu zuen.
Gamesa konpainiak (Zamudio), Gamesa Renewable Private Limited filial indiarraren bidez, 460 MW-ko 230 aire-sorgailu ekoitziko ditu Indiari saltzeko, Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez.
G114-2.0 motako 170 eta G97-2.0 motako 60 aire-sorgailu fabrikatuko dituzte. 2017ko lehen hiruhilekorako martxan egotea aurreikusi dute. Aire-sorgailuak ekoizteaz gain, horiek martxan jartzeaz eta kudeatzeaz ere Gamesa arduratuko da.
Ibilbide luzea egin du, jada, Gamesak Indian. Besteak bese, Andra Pradesh eskualdean aire-sorgailuentzako palak sortzeko lantegia du. Mamandurren, Halolen eta Red Hillesen ere lantegiak ditu.
Indiako aire-sorgailu fabrikatzaile nagusia da konpainia bizkaitarra; 2015ean merkatuaren % 34 bereganatu zuen.