Itxi

Emaitzak

Euskaltelek 30,2 milioi euro irabazi ditu 2016ko lehen seihilekoan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Iaz ez bezala, salmentak % 77 igo ditu euskal telekomunikazio taldeak.

Euskaltelek egindako azken Akziodunen Batzar Nagusiaren irudia. EFE

Iazko galeren aurrean (18,4 milioi), 30,2 milioi euroko etekin garbia eskuratu du Euskaltel euskal telekomunikazio taldeak 2016ko lehen seihilekoan, operadoreak jakinarazi duenez.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorritako oharrean zehazten duenez, 286 milioi euroko salmentak izan ditu epe horretan, iaz baino % 76,9 gehiago.

Ebitdari (zergak, amortizazioak eta balio-galerak kontuan hartu gabe izandako etekina) dagokionez, 139,3 milioi eurokoa izan da, iazko epe berean baino % 83,3 gehiago.

Etxeko segmentuko salmentak % 4,8 hazi dira, abonatuen eta bezeroen kopurua igota.

Telebista segmentuan ere hazkunde nabarmena izan du taldeak, iaz baino % 11,2  gehiago.

Albisteak (3)