Itxi

Enplegua

Gora egin du langabeziak EAEn, baina behera Nafarroan

agentziak

Leer en Castellano

Aurreko urtearekin alderatuta, halere, langabe kopurua jaitsi egin da Hego Euskal Herrian; % 6,87 Nafarroan eta % 8,12 EAEn.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Uztaileko datuekin alderatuta, gora egin du % 1,17 (1.650 lagun) enplegu zerbitzu publikoek abuztuan zenbatutako langabeen kopuruak, guztira 143.114 langabe zenbatu baitituzte. Nafarroan, berriz, 707 pertsona (% 1,17) gutxiago zenbatu dituzte lanik gabe, eta 38.899 langabe daude guztira.

Espainiako Gobernuko Gizarte Segurantza eta Enplegu Ministerioak gaur, ostirala, plazaratutako datuen arabera, EAEko hiru lurralde historikoetan gora egin du langabeziak. Hala, abuztuan uztailean baino 701 langabe (% 0,87) gehiago zenbatu dituzte Bizkaian, 529 (% 1,38) gehiago Gipuzkoan eta 420 (% 1,82) gehiago Araban.

Lurraldeka, eta aurreko urteko hilabete bereko datuekin erkatuta, 6.460 langabe gutxiago (% 7,4) zenbatu dira Bizkaian, 80.874 langaberekin itxi baitu aurten hilabete hori.

Gipuzkoaren kasuan, 4.060 pertsona (% 9,48) gutxiago zenbatu dituzte lanik gabe; 38.780 langabe zenbatu dituzte Lanbideren bulegoetan.

Araban, 2.135 langabe (% 8,34) gutxiago egon dira abuztuan, guztira 23.460 langabe zenbatu baitituzte.

Halaber, Nafarroan, 2.868 pertsona gutxiago zenbatu dira urtebetean lan barik, hau da, % 6,87ko jaitsiera. EAEn, 12.655 lagun izan dira lana topatu dutenak, bestera esanda, % 8,12 langabe gutxiago.

Estatu mailako datuak

Estatu espainiarra bere osotasunean kontuan hartuta, 14.435 langabe gehiago zenbatu dituzte enplegu zerbitzu bulegoetan izena emanda, aurreko hileko datuekin alderatuta. Horrela, eten egin da azken bost hilabeteetan hartutako beheranzko joera.

Horrela, guztira 3.697.496 langabe daude; 2009tik izan den kopururik txikiena. Aurtengo abuztuan izandako hazkundea azken zortzi urteetako txikiena izan da.

 

 

Albisteak (2)

Bideoak (2)