Itxi

Langabezia

1.385 langabe gehiago zenbatu dituzte irailean Hego Euskal Herrian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

183.398 pertsona daude lanik gabe Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

1.385 langabe gehiago zenbatu dituzte irailean Hego Euskal Herrian, Espainiako Enplegua eta Gizarte Segurantzako Ministerioak gaur kaleratutako datuen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira 144.116 pertsona zenbatu dituzte langabezian irailaren amaieran, abuztuaren amaieran baino 1.002 langabe gehiago, hain zuzen; beraz, % 0,70 egin du gora langabeziak.

Hala ere, 2015eko iraileko datuekin alderatuta, 11.306 langabe gutxiago zenbatu dituzte irailaren amaieran; hots, EAEn langabeziak % 7,27 egin du behera urtebetean, Espainiako Estatuko batez bestekoa baino gutxiago (% 9,13).

Nafarroan ere, gora egin du langabeziak irailean, aurreko hilabetearekin alderatuta, 383 pertsona gehiago (% 0,98) zenbatu baitituzte lanik gabe. Guztira, 39.282 pertsona zenbatu dituzte irailaren amaieran lanik gabe Foru Erkidegoan.

Espainiako Estatuko datuei dagokienez, 22.801 langabe gehiago zenbatu dituzte irailean, guztira 3.720.297 pertsona baitaude langabeen zerrendan izena emanda. Hori, baina, 2009tik irailean izan den daturik txikiena da.

Albisteak (3)

Bideoak (1)