Itxi

2017tik aurrera

Foronda Milanekin eta Teneriferekin lotuko ditu Ryanairrek

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

2018an, Gasteiz Palma de Mallorcarekin eta Bukarestekin lotzeko asmoa du konpainia irlandarrak, eta 2019an, Malagara hegaldiak egiteko aukera aurreikusi du Ryanairrek.

Forondako aireportua. Artxiboko argazkia: EiTB

2017ko apiriletik aurrera, Forondako aireportutik (Gasteiz) Milanera eta Tenerifera joateko hegaldiak eskaini nahi ditu Ryanair konpainia irlandarrak. 2018an, Gasteiz Palma de Mallorcarekin eta Bukarestekin lotzeko asmoa du kostu baxuko hegaldi konpainia horrek. Gainera, 2019an Malagara hegaldiak egiteko aukera aurreikusi du Ryanairrek.

Ohar baten bidez jakitera eman duenez, Forondako Aireportua Sustatzeko Elkarteak (VIA) azaldu du Ryanairrek eskuratu du Forondan jardun ahal izateko lizentzia, teknikariek egindako txostena oinarri hartuta.

Adjudikazioaren berri eman ostean, konpainia irlandarrak eta VIAk Forondako aireportuan hegaldi erregularrak eskaini ahal izateko kontratua adostu eta sinatu behar dute.

Akordio hori oinarri hartuta, Forondako aireportuak aurreikusi du hegaldi erregularrak 2017ko apirilean jarriko direla martxan. Zehazki, bi aukera egongo dira: bata, Italiako iparraldera joateko aukera emango du (Bergamo-Milanera) eta besteak, Tenerife hegoaldera joateko aukera.

Era berean, 2018tik aurrera, Bukarest eta Palma de Mallorcara aukera egongo da, eta 2019an, Malagara joateko hegaldiak aurreikusi ditu Ryanairrek.

Gauzak horrela, hiru urtean bost hegaldi eskainiko ditu Gasteizko Aireportuak. Hegaldi berri horiek ez dituzte guztiak aldi berean ezarriko, laugarren urtean Forondako aireportuaren sendotasuna bermatu ahal izateko.

Hala ere, konpainia irlandarra Forondan jardundakoa da; 2006an eta 2007an, Gasteiztik Londreserako eta Dublinerako hegaldiak eskaini baitzituen.

Albisteak (2)