Itxi

Kontsumorako Prezioen Indizea

KPIa % 0,3 igo da EAEn eta % 0,6 Nafarroan, irailean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Bestalde, Espainian maila positiboan sartu da zortzi hilabetean lehen aldiz.

Artxiboko argazkia: EiTB

Urte arteko inflazioa % 0,3 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) irailean, eta gora egin du bigarren hilabetez jarraian. Abuztutik irailera, berriz, % 0,1 hazi da Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI).

Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera, urte arteko inflazioa bi hamarren igo da EAEn; izan ere, abuztuan % 0,1 igo zen.

Nafarroan urte arteko KPIa % 0,6 igo da irailean, eta hiru hamarren hazi da abuztutik irailera Foru Erkidegoan.

Bestalde, Espainian % 0,2 hazi da urte arteko KPIa irailean, eta zortzi hilabetean lehen aldiz maila positiboan sartu da, batez ere, erregaien eta energia produktuen garestitzeagatik.

Albisteak (3)